Harrobiako irakasle eta tutorea den Txabi del Corte, gure zentroaren ordezkari moduan, Agenda 21 programaren barruan dagoen Bilboko Eskolarteko Forora joan zen Apirilaren 3an, asteazkenean; Agenda 21 Hezkuntza Sailak eta Bilboko Udalak bultzatzen duten proiektua da eta jasangarritasuna sustatzea du helburu.
Aipaturiko foroan, hainbat agentek beren diagnostikoen arabera egindako proposamenak eztabaidatu ziren, besteak beste Harrobia-k proposatutakoak eta bere ikasleek eta irakasleek egindako diagnostiko lana.
Laster, aipaturiko proposamenen emaitzak jakinaraziko dira.