Badira hamaika urte inguru, Bilboko Harrobian kalitatezko Lanbide Heziketa euskaldunaren alde apostua egin genuela. Ildo horri eutsita, euskarazko software librearen tresnak DVD batean bildu ditugu berriki. Aipatu DVDan, aplikazioen inguruko informazioa, instalatzeko botoiak eta azalpenak aurki daitezke. Horrez gain, bideoak, azalpenak eta jokuak ere badaude.
Harrobiako irakasle eta ikasleen xedea euskarazko software librearen tresnak ikastoletako zein ikastetxeetako ikasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea da. Horretarako, Bizkaiko ikastoletan zein ikastetxeetan DBH 4. mailako ikasleei “Software librea euskaraz 3.0” inguruko hitzaldi bat eskaintzen diegu. Mintzaldia amaitzean, ikasleek jarduera txiki bat burutzen dute. Jardueran parte hartzen duen ikasle orok ekainaren 23an egingo den “tablet” baten zozketan parte hartzeaz gain, euskarazko software librea biltzen duen DVD bana doan jasoko du.
Harrobiako informatika saileko Joseba Mirena Bilbao-k prestatu duen DVD honetan, besteak beste, bulegotika lantzeko, pelikulak ikusteko, musika entzuteko, mekanografia lantzeko, posta kudeatzeko, interneten fitxategiak partekatzeko, lagunekin txateatzeko edota interneten nabigatzeko egunero erabili ahal dugun softwarea biltzen da. DVDaren prestaketan Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak informatikako heziketa zikloko ikasleek parte hartu dute bai DVDan bildutako softwarea aukeratzen zein aplikazioa diseinatzen.
Era berean, DVDan ere software pribatiboaren euskarazko bitartekariak (esaterako, Windows sistema eragileak euskaratzeko bitartekariak) zein software librea gazteleraz (esaterako, antibirusak) aurki daitezke. DVDan biltzen den material hori guztia Interneten aurki daiteke modu isolatuan; beraz, gure lana hori guztia euskarri bakar batean biltzea eta aplikazioen inguruko informazioa aplikazioan sartzea izan da.
Informazio gehiago honako Informatika kontuak blogean aurki dezakezue.
Zure ikastetxean jardunaldia antolatu nahi izatekotan formularioa bete.
[/tabs_item][tabs_item title=”DVDa eta aplikazioak”]
DVDaren ISO irudia deskargatu. DVDa zure ordenagailuan jaitsi ondoren, DVD batean erre behar duzu InfraRecorder moduko aplikazioren bat erabilita. DVDa PC WINDOWS sistema eragiletan erabil daiteke. DVDa zabaltzeko jarraibideak honako hauek dira:
- Sartu DVDa zure ordenagailuaren DVD ROM unitatean.
- Aplikazioa berez abiaraziko da. Horrela gertatu ezean, zabaldu DVD direktorioa eta egin klik bikoitza “SW_LIBREA_3_0.exe” aplikazioan.
APLIKAZIOEN ZERRENDA | |||
---|---|---|---|
“Software librea euskaraz 3.0” DVDan honako aplikazio hauek aurki daitezke: | |||
1. SOFTWARE LIBREA EUSKARAZ | |||
Audio-editorea | Birtualizazioa | Datu-baseak | Deskargak |
Audacity | VirtualBox | AppServ | Amule, µTorrent, Vuze, Ares |
Disko-grabatzailea | Fitxategi-konpresoreak | FTP bezeroa | Web-nabigatzailea |
InfraRecorder | 7Zip, IZarc | FileZilla Client | Mozilla Firefox |
Irudi editoreak | Mekanografia | Multimedia-bihurgailua | Multimedia-erreproduzigailuak |
Gimp, XnView | Klavaro, Tux Type, Ktouch, Artypist | Format factory | VLC, XBMC, BSPlayer, MPCStar |
Musika on-line | Ofimatika | PDF irakurgailuak | PDF sortzailea |
Songr, GrooveShark | LibreOffice, AbiWord | Adobe Reader, Evince, SumatraPDF | PDF Creator |
Posta-bezeroa | Txateatzeko bezeroak | Hiztegiak | Zuzentzaile ortografikoa |
Thunderbird | aMSN, Pidgin | EuskalBar, HiztegiBar | Xuxen: ofimatika, nabigatzaileak |
Sistema eragileak | Komunikazioak | Sare sozialak | Blogak |
Ubuntu | Ekiga | Tuenti, Facebook, Twitter | Blogak.com, Blogari.net, WordPress |
Web-aplikazioak | Liburu elektronikoak | On-line jokoak | |
Moodle, Wikipedia | Calibre | ||
2. Software pribatiboaren euskara bitartekariak | |||
Web-nabigatzaileak | Ofimatika | Sistema eragileak | Komunikazioak |
Internet Explorer 7, 8, 9 | MS Office 2003, 2007, 2010 | MS Windows XP, Vista, 7 | Skype |
3. Software librea erdaraz | |||
Antibirusak | Deskargak | Disko-partiziogileak | Web-nabigatzaileak |
AVG Free Edition, Avast!, VTZilla | Video DownloadHelper, JDownloader, GrooveShark Downloader | EASEUS, GParted | Google Chrome, Opera |
Musika on-line | Segurtasun-kopiak | Komunikazioak | Web-aplikazioak |
Spotify | Areca | Qutecom | Dropbox, Google docs |
PDF editorea | Jokoak | ||
Xournal | Pingus, X Moto, Ace Combat 3, Super Tux Kart, Cross Fire | ||
4. Bideoak | |||
SW librea | SW librea euskaraz | SW librearen errezetak | SW librea hezkuntzan |
Euskarazko SW librea | GNU-LINUX | Ubuntu-ren compiz bitartekari grafikoa | Ubuntu-ren compiz bitartekari grafikoa II |
Ubuntu instalatzea | Ubuntu-n aplikazioak instalatzea | ||
5. Aurkezpena | 6. Harrobia | 7. Software libre biltegiak | 8. Egilea |
9. Aurkibidea, lizentzia eta iturburu-kodea |
[/tabs_item][tabs_item title=”Parte hartutako ikastetxeak”]
[/tabs_item][tabs_item title=”Bideoak eta elkarrizketak”]
Hamaika TB-k egindako elkarrizketa:
Euskadi Irratiko @bildua saiorako egindako elkarrizketa:
[/tabs_item][tabs_item title=”Zozketa”]
2014ko ekainaren 23an egindako “ENERGY TAB 10.1” tableta baten zozketan, Bihotz Gaztea ikastolako Aitor Sarria Mentxakari egokitu zaio.
Zorionak Aitor!!!
Hemen daukazue zozketaren bideoa:
[/tabs_item] [tabs_item title=”Babeslea”] Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako ekintza. [/tabs_item]