* Formakuntza berria – 2021-2022
* Espezializazioa 3D arloan
* Hasiera data: Urria
* Ordu kopurua: 425 ordu
Diruz lagundutako ikastaroa: Motion design, Publizitate eta Infoarkitekturara zuzendutako 3D animazio diseinua
Deskribapena
Motion design merkatua, motion graphics izenaz ere ezaguna, ikus-entzunezkoen munduan goraka egin duen sektore bat da. EAEko ikus-entzunezko ekoizleek urteak daramatzate erreminta hauek erabiltzen beren proiektuei balio erantsia emateko. Ikastaro honetan diziplina hau beste maila batera eraman ahal izateko 3D tresnak aplikatuko ditugu.
Ikastaro honetan publizitate, telebista eta arkitekturaren merkatuetara bideratutako 3D animazioko piezak egingo ditugu. 3D sortzeko tresnak, lan-fluxuak eta ikus-entzunezko lengoaiaren oinarriak erabiltzen ikasiko dugu, pieza horiek postprodukzio enpresa profesionaletan egiten duten moduan sortzen ikasteko.
Arkitektura mundurako aurrebista-irudiak sortzeko prozesuak ere landuko dira. Eraikitzen eta salgai dauden etxeak iragartzeko orduan, tresna garrantzitsuenetako bat bilakatu da gaur egun infoarkitektura, eta horiek burutu ahal izateko garrantzitsua da argiztapen teknika fotorrealistak menderatzea.
Ikastaro honen bitartez, grafikoen sorkuntzarako beharrezkoa den guztia ikasiko dugu Euskadiko 3D merkatu honetan lehiakorra izateko.
Ibilbidea
- Motion Graphics Animation
- 3D modelaketa eta infografiak Blender-ekin
- Infoarkitektura
Baldintzak
- Bilbon bizi izatea
- Langabezian egotea
- 3D arloan aldez aurretiko prestakuntza izatea.