Ostiralean, hilak 18, Bizkaiko Foru Aldundiko DEMAkoak ikastolara etorri ziren, beste urte batzuetan bezala, ekintzailetzari buruz hitz egitera. Horrez gain, saioaren bigarren zatian “Malas Compañias” enpresako sortzaileetako batek ere bere esperientzia kontatu zigun.