SURF entrenatzaile bigarren mailako titulua ateratzeko lehenengo deialdia hemen daukagu. Asteburu honetan Errendimendu Handiko Zentroan (Euskal Kirol Eskola) ikasleak eta irakasleak elkartuko dira ikastaroari hasiera emateko.
Ikastaroaren atal teoriko gehiena online emango da, ikasleei malgutasuna emateko eta atal praktikoa Sopelako hondartzan.
Ongi etorri SURF-eko ikasle!