Pasadan astean, Tknikak antolatutako ETHAZI astean parte hartu genuen Harrobiako irakasleok.
Online formakuntza saio hauetan, ETHAZI ereduaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izan genuen: mitoak, erronkak, IKT gaitasunak, taldeak eta harremanak, besteak beste.
Gainera, COVID-19 dela eta ikaskuntzako testuinguru erdi presentzial bati begira, 2020-2021 ikasturtea planifikatzeko zenbait irizpide proposatu zizkiguten.
Hobekuntzak egiteko aurkezpen eta baliabide guztiak hemen utzi dizkigute. Eskerrik asko Tknika!