Harrobia Ikastolan sortu diren enpresekin bat!

by | Mai. 28, 2020 | Uncategorized

Inoiz pentsatuko ez genuen egoera baten aurkitu gara azkenengo asteetan. Geure ametsak, aldi baterako behintzat, zapuztu dituen egoera berri baten aurrean. Zuetako askok aktibitatea eten egin behar izan duzue, batzuek ERTEa egin behar izan duzue, beste batzuek jardueraren etenaldiagatiko laguntza eskatu, beste batzuek finantzazio bide berriak topatuz… Baina epe laburrerako etorkizuna badoa, apurka-apurka bada ere, argitzen.

Harrobia Ikastolak 20 urte egongo ditu 2021.urtean. 20 urte horietan gorabeherak izan ditugu. Egun proiektua egonkortuta dagoela esan badaiteke ere, ezjakintasunezko uneak bizi izan ditu Harrobiak iraganean, proiektua bera kolokan egotera ere eraman zutenak. Horregatik erabaki genuen Harrobia identifikatuko zuen leloa ezina ekinez egina izango zela.

Hortaz, jabetzen gara ametsa egia bihurtzerainoko bidea ez dela samurra; alabaina, hori atzera begiratuta esatea erraza da. Dena dela, zuen oraingo ezjakintasunak eragiten duen egonezina ulertzen dugu. Hori dela eta, lehen-lehenik animoak eman nahi dizkizuegu, kemena ez dadila falta. Berriro aurrera ateratzeko garaia da, nork bere proiektuan duen ilusioa berritzeko unea; indarberriturik ateratzeko sasoia.

Bigarrenez, geure esku egon daitekeen laguntza xumea ere eskaini nahi dizuegu eta, ahal den neurrian, bidelagun izan gaitzazuela. Zentzu horretan, Marketin zikloko irakasle eta ikasleek martxan jarri duten Marketin solidarioaren berri eman nahi dizuegu, krisialdi honetatik ateratzeko bezeroak bilatzen eta fidelizatzen lagundu diezazuekeen egitasmoa, alegia. Hala nahi izanez gero, irailetik aurrera prest egongo dira marketin soluzioak eskaintzeko Harrobia ikastolako Urrats Bat enpresei.

Bestalde, Urrats Bat sarearen aukera ere zabalik duzue, zuen ilusio, ezjakintasun eta ezinegon berberak dituzten proiektuek osatutako sarea, eta sareek aukerak biderkatzen dituzte; beraz, saretzera eta sarea aprobetxatzera animatzen zaituztegu, bada. Mezu honekin batera Urrats Bat sarearen Newsletterraren esteka ematen dizuegu: https://urratsbatsarea.eus/eu/albisteak.

Eta, bide batez, jakin ezazue zuen kezkak eta galderak erantzuteko presta gaudela, elkarrekin egoerak aztertu eta alternatibak bilatzeko prest, geure laguntza xumea eskaintzeko, eta Covid-19 dela eta ateratako dirulaguntzei buruzko informazioa helarazten dizuegu. Ezina ekinez egiten delako.

Animoak ematen bideoa IKUSI.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.
Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.