Tknikako kolaboratzaileak diren Xabier eta Eliren eskutik ‘Komunikazioa eta lankidetza’ gaitasun digitalaren 4 ordutako formazioa jaso zuen Nagorek, Harrobiako irakaslea, Iurreta LHII-n.
Europako esparruak proposaturiko gaitasun digitalen bigarren ardatz honek on-line baliabideen bitartez komunikatu eta elkar-lan egitea du helburu. Horretarako nortasun digital egoki bat garatzea eta netiketa kontutan izatea ezinbestekoak dira.
Duda barik, Tknikako biltegia erabiliko dugu Harrobiako ikasleekin ere gaitasun honetan sakontzeko.