Ekainaren 18tik Harrobiako lau ikasle 2018-2019 ikasturteko LH Duala programan parte hartzen ari dira.
Mariñek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko; Maitanek, Marketina zikloko ikasleak, CURVES enpresan urte beteko KONTRATUA dauka online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatzeko; Enekok, Informatika zikloko ikasleak, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko; Aingeruk, Informatika zikloko ikasleak, SERMICRO enpresan urte beteko KONTRATUA dauka ekipoak instalatu, sistema eragileak kudeatu eta zerbitzuak mantentzeko.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu lau enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.