Ekainaren 15ean (ostirala), ‘EuskoSkills 2018’ Txapelketaren sari banaketa egin zen Donostian, Hezkuntzako sailburua den Cristina Uriarte eta Lanbide Heziketako sailburuordea den Jorge Arevaloren eskutik.
Aurten Euskadiko 46 Lanbide Heziketako zentroetako 177 ikasle parte hartu dute 24 modalitate ezberdinetan. Ekainaren 6an eta 7an Tartanga LHII ikastetxean egin zen ‘3D Animazioa eta Jokoak’ modalitateko txapelketan bigarren postua lortu zuen Harrobiako Mariñek. Saria jasotzera bere irakasleak diren Ander eta Aritz joan ziren Mariñek LH Dualeko aurkezpena zeukalako Tecnalian. Mariñe, ikasle bikaina!
Informazio gehigo irakurri.