Ekainaren 6an eta 7an, Tartanga LHII ikastetxean ‘EuskoSkills 2018’ 3D txapelketa burutu zen. Bertan parte hartu zuten Harrobiako Mariñe eta Beñat, Tartangako Asier eta Lander, eta, azkenik, Ceinproko Janire eta Imanol.
Partaideek erreferentzi irudi batetik originala den produktu propio bat garatu behar zuten. Bi egunetan banatutako 12 ordutako epean, modelaketa, testurizazioa, riggina eta bideojoko motore batetara esportatuko den animazioa egin behar izan zuten.
Hona hemen domina-zerrenda: urrea Tartangako Asierrentzat, zilarra Harrobiako Mariñerentzat eta brontzea Ceinproko Janirerentzat.
Asier Euskadiko ordezkaria izango da Madrilen ospatuko den SpainSkills txapelketan. Zorionak!