Harrobia ikastolako Marketina zikloko ikasleek, ETHAZI metodologiaren erronka bat bezala, beraien sektoreko lan-merkatuaren azterketa egin berri dute. Azterketa hori egiteko hainbat enpresatara eta sindikatutara jo dute informazio bila eta emaitzetan ikus daitekeenez, merkatua hazkunde fase batean dago.
Sektorean enpresa txikiak dira nagusi eta jarrera positiboa eta eskarmentua dira gehien baloratzen dituzten trebetasunak. Beste alde batetik, langileen errotazioa txikia da, hots, langileek, batez beste, bost urte baino gehiago ematen dute enpresa batean; halaber, Unibertsitateko prestakuntza nagusi da sektorean eta soslairik demandatuenak Interneteko publizitateari eta Marketin digitalari dagozkionak dira. Gainera, emakumearen presentzia gizonezkoena baino apur bat handiagoa bada ere, faltan sumatzen da berdintasun planak inplementatzea.
2017-2018 ikasturtea. Lehenengo maila. Marketina sektoreko lan-merkatuaren azterketa. | ||
---|---|---|
KAPE | MAYONNAICE | SAIA |