Ingurune birtualekin lotutako teknologiak hauteman, menperatu, garatu eta bukaeran zabaltzea helburua duen proiektuan parte hartzen ari dira HARROBIAko irakasleak diren Ander Mendia eta Josu Cobelo, TKNIKA, CEINPRO, ZABALBURU eta MIGUEL ALTUNA zentroetako beste sei irakasleekin batera. Euskadiko Lanbide Heziketako Berrikuntza Sistema oinarritzen den espezializazio-arloen barruan kokatzen da proiektu hau ezagutza sortzeko eta Eusko Jaurlaritzaren politiketatik lehentasunezko gisa adierazitako arloetan trebatzeko.
Urriaren 26an, Tknikan (Errenteria) egin zen lehenengo bilera proiektuaren aurkezpena eta ikuspegi orokorra helburua izanik. Ondoren beste bi bilera egin dira: azaroaren 2an, Harrobian (Bilbo), lan plana eta lan banaketa egiteko eta azaroaren 9an, Tknikan (Errenteria), Hololens eta kaptura inertzialekin frogak egiteko.
Proiektuaren inguruko argazkiak hemen ikusi ahal izango dituzue.