Lanbide heziketa ziklo bakoitzaren bigarren urtean praktikak egiten dira enpresetan. Praktika hauek ERASMUS+ planaren barruan atzerrian egiteko aukera dago. Urtero, gure ikasleak animatzen ditugu plan honetan parte hartzeko; giro desberdin eta berri batean 14 aste egotea oso aberasgarria da eta beraien heldutasun mailan nabaritzen da.
ERASMUS+ plana herrialde desberdinetan burutzen da ikaslearen hizkuntza maila kontuan hartuta. Martxoan, ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikasle bat Erresuma Batura joango da. Esperientzia paregabea, duda barik! Disfrutatu Hodei!