Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko ikaslea den Janirek lorpen oso garrantzitsua eskuratu du. Bere bullying-aren aurkako sormen kanpainak hirugarren saria lortu du Estatu mailako The Killers lehiaketan, Publicitarios Implicados erakundeak antolatutako ekimenean.
Lehiaketa honetan parte hartu duten proposamen guztien artean, Janireren ideiak eta kanpainaren planteamenduak epaimahaia konbentzitzea lortu du, sormena, mezua eta gizarte-konpromisoa uztartuz. Lan honi esker, Bartzelonara joan zen saria jasotzera, bertan egindako ekitaldian bere lana aitortua izan zelarik.
Harrobia Ikastolan oso harro gaude Janireren lanaz, ahaleginaz eta talentuaz. Halako lorpenek erakusten dute gure ikasleek gai direla gizarteari balioa ematen dioten proiektuak sortzeko, komunikazioa eta sormena erabiliz.
Zorionak Janire! 💙
