EIDE – Euskal Diseinuaren Elkartearen eskutik, Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko ikasleek Bilboko hiru agentzia erreferente bisitatzeko aukera izan dute: SIROPE Agencia Creativa, Crisis Design Studio eta WORKOHOLICS®.
Agentzia hauetan nola lan egiten den bertatik bertara ezagutzea, zein profesional profil dauden jakitea eta etorkizunean toki hauetan lan egiteko aukera imajinatzea gure ikasleentzako motibazio iturri izan da.
Eskerrik asko EIDE gure ikasleek horrelako aukerak izateko emandako laguntzagatik.
