Natur Inguruneko eta Aisialdiko Gidaria zikloko bigarren mailako ikasleek ur bizietako erreskate jardunaldia egin dute Ipar Euskal Herrian, Bidarrai eta Itsasu artean, Errobi errekan.
Jardueraren helburua izan da ur bizietako erreskate teknikak praktikan jartzea, segurtasun protokoloak aplikatzea eta egoera errealetan esku-hartzeko gaitasun teknikoak garatzea. Ikasleek talde-lana, koordinazioa eta erabakiak hartzeko gaitasuna landu dituzte ingurune naturalean.
Prestakuntza honek aukera ematen du ikasgelan landutako eduki teorikoak benetako testuinguruan aplikatzeko, etorkizuneko jardun profesionalerako beharrezko konpetentziak indartuz.
