Gaur UrratsBat programaren jardunaldia egin dugu Harrobia Ikastolan, Lanbide Heziketaren barruan ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimena. Jardunaldia ideia, ekimen edo proiektu propioak dituzten gazteei zuzenduta dago, eta bertan parte hartu dute Harrobiako ikasleek zein beste ikastetxe batzuetako ikasleek.
Topaketak aukera eskaini du esperientziak partekatzeko, ekintzailetzaren inguruko ikuspegiak ezagutzeko eta etorkizuneko proiektu profesionalen lehen urratsak emateko. Ikaskuntza aktiboaren eta elkarlanaren bidez, parte-hartzaileek beren ideiak kontrastatu eta garatzeko espazio bat izan dute.
Gainera, Harrobiako ikasle ohiek, Ekhi eta Aitorrek, mentore lanetan parte hartu dute, beren esperientziatik abiatuta ekintzailetza-prozesuari buruzko ekarpena eginez.
Harrobia Ikastolan ekintzaile talentua laguntzen dugu, ideiak garatu eta errealitate bihurtzeko bidean.
Ver esta publicación en Instagram
