Abenduaren 18an Harrobia Ikastolako 2025eko Ekintzailetza Azoka ospatu genuen, ikasleen ekimenak, ideiak eta proiektuak protagonista izan ziren jardunaldi berezi batean.
Azokan zehar, ekintzaile-standak, jolas dinamikoak, hitzaldiak eta hainbat jarduera egin ziren, ekintzailetzaren inguruko esperientzia partekatu eta aberasgarria sortuz. Ikasleek, bisitariek eta komunitateak elkarrekin bizitzeko aukera izan zuten, ikaskuntza aktiboa eta sormena ardatz hartuta.
Eskerrik asko Ekintzailetza Azokan parte hartu zenuten guztiei eta EkinHarrobiarekin batera “hegaldia” posible egin zenuten guztiei. Esperientzia honek berriz ere erakutsi du Harrobian ekintzailetza ideiatik ekintzara eramateko bidea sustatzen dugula.
