Abenduaren 6an Harrobia Ikastolak parte hartu du Durangoko Azokan, Landako Guneko kabi@ gunean, euskaraz sortutako bideojokoen bidez kultura digitalari eta euskal sorkuntzari ekarpena eginez.
3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi mailako lanbide heziketako zikloko ikasleek, beren irakaslearekin batera, “Nire argigunea” eta “Eli-k-on” bideojokoak aurkeztu dituzte, garapen-prozesua eta jokoen planteamendu sortzailea bertaratutakoekin partekatuz.
Parte-hartze honek agerian uzten du Harrobia Ikastolak euskarazko sorkuntza digitalaren alde egiten duen apustua, bideojokoen esparruan ere hizkuntza, kultura eta berrikuntza uztartuz.
