Azken egunak “Parques de aventura – Lengua de Signos” ikastaroan izena emateko!

by | Aza. 17, 2025 | Ziurtagiri profesionalak

Lanbidek diruz lagundutako Parques de aventura – Lengua de signos” ikastaroak praktikaren, abenturaren eta lan-gaitasun berrien arteko konbinazio bikaina eskaintzen dizu. Eta onena: erabat doakoa da langabetuentzat edo lanaldiaren %30etik beherako jardunaldia duten pertsonentzat.

Gaztelaniaz emango den ikastaro honek, 274 orduko iraupena du, abenduaren 11tik 2026ko apirilaren 16ra eta ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara izango da.

Ikastaroan, altuerako abentura-parkeetako jarduerak dinamizatzeko gaitasunak garatuko dituzu, eta, aldi berean, entzumen-desgaitasuna duten pertsonak artatzeko zeinu-hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzu.

Zer ikasiko duzu zehazki?

  • Abentura parkeko erabiltzaileak hartzen eta orientatzen trebatuko zara (instalazioei, arauei eta jarduerei buruzko informazioa emanez). 
  • Abentura-zirkuituetan desplazamendu horizontalak eta bertikalak nola gainbegiratu ikasiko duzu. 
  • Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko moduak ezagutuko dituzu, istripuak prebenituz eta erreskateetan parte hartuz. 
  • Hau guztia entzumen-desgaitasuna duten pertsonen beharrekiko sentsibilizazio bereziarekin.

Nola egingo duzu formazioa?

  •  Formazio praktikoa izango da.
  •  Inguruneetan errealetan.
  •  Sektorean esperientzia duen irakaslegoarekin.
  •  Jarduera praktikoak Bizkaia Abentura Park, Harrobia Ikastola eta Mendexa Abentura Park-etan.

HEMEN APUNTATU!

Ikastaroari buruz zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 94 472 43 66 telefonoan, ikasi@harrobia.net helbidera idatzita edota 688 650 113 WhatsApp zenbakira mezua bidalita.

Zain izango gaituzu!

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.