Harrobia Ikastolako Marketin zikloko bigarren mailako ikasleak buru-belarri ari dira lanean berriro irekiko duten marketin eta publizitate agentziaren identitatea definitzen. Amaia eta bere ikaskideek Design Thinking saio dinamiko bat garatu dute agentzia solidarioaren balioak eta nortasuna zehazteko, @marketinsolidarioa izenarekin.
Saioaren bidez, taldeak sormena eta estrategia uztartu ditu, benetako bezeroentzako marketin eta publizitate proiektu errealak egiteko prest jartzeko. Etorkizuneko erronketarako entrenamendu bikaina izan da, ikasleek euren gaitasun profesionalak praktikan jartzeko aukera izan baitute.
Laster, agentzia solidarioaren inguruko informazio gehiago ezagutuko dugu, eta nola jarriko duten beren lana komunitatearen zerbitzura.
Ver esta publicación en Instagram
