Harrobia Ikastolak bat egin du ostegunetan Euskal Herriko hezkuntza komunitateak deitutako mobilizazioekin, Palestinako genozidioaren amaiera eskatzeko. Gure ahotsa altxatu dugu argi eta garbi esateko: Aski da!
Ekintza hauetan, 20.000tik gora haur palestinar hil dituztenen oroimenez mobilizatu gara, eta egunerokoan genozidioaren ondorioak pairatzen jarraitzen duten pertsona guztiak gogoan izan ditugu. Ume horiek gure haurrak ere badirelako, eta hezkuntzatik ezin dugulako isilik geratu.
Era berean, Harrobiak urriaren 25ean Bilbon egingo den mobilizazio nazionalarekin bat egiten du, eta bertan parte hartzera animatzen dugu gure komunitatea, bakearen eta justiziaren aldeko jarrera aktibo baten erakusgarri gisa.
Ezin dugu begiak itxi. Hezkuntzatik ere, bizitza eta giza duintasuna defendatzen jarraitzen dugu.
Ver esta publicación en Instagram
