Urtero bezala, bigarren mailako ikasleek bi ordutako formazioa jaso dute berdintasuna sustatzeko.
Urtxintxa Eskolako Saioa eta Naiara formakuntza-saioak gidatu dituzte, eta talde bakoitzeko neska-mutilekin indarkeria mota ezberdinen prebentziorako dinamikak landu dituzte.
Harrobiak bere konpromisoari eusten dio: ikasgelak espazio seguruak izatea eta neska gazteen ahalduntzea lehenestea.
