2025-2026 ikasturteko beka eskaerak egiteko epea zabalik dago dagoeneko. Gogoratu azken eguna urriaren 6a (astelehena) izango dela.
🔹 2024-2025 ikasturtean bekaduna izan bazinen
Lehen egunetan tutoreak emandako inprimakia berrikusi.
Dena ondo badago eta oraindik egin ez baduzu, orriaren atzealdean agertzen den estekari jarraitu eta kodea sartu.
Aldaketarik egin behar baduzu, zuzendu inprimakian bertan, sinatu eta idazkaritzan entregatu (astelehenetik ostegunera, 14:30ak arte). Konprobante bat jasoko duzu.
🔹 2025-2026 ikasturtean lehen aldiz beka eskatu behar baduzu
Eusko Jaurlaritzaren esteka honetan sartu, «Onartu» aukera hautatu eta pausoak jarraitu.
Sinadura digitala baduzu, eskaera online egin eta prozesua hor amaituko da.
Bestela, eskaera inprimatu, sinatu eta idazkaritzan entregatu (astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 15:00ak arte). Konprobante bat jasoko duzu.