Norbegia Erasmus+ Diary 2

by | Mai. 30, 2025 | 3D, Gamifikazioa eta Bideo-jokoak, Erasmus

Kaixo, Euskal Herria! Primeran pasatzen ari gara Norvegian. Denbora oso azkar pasatzen da eta itzulera gero eta gertuago dago, baina oraindik gozatzeko denbora geratzen zaigu.
Leku zoragarri asko bisitatu ditugu, hala nola Rørosen meatzeak edo Geiranger fiordoa, zalantzarik gabe, leku hauek bisitatu behar dira Norvegiara etortzen bazara. Brown Cheese edo Cinnamon rolls bezalako janari tipiko batzuk ere probatu ditugu, gozokiak asko gustatzen zaizkie norvegiarrei.

Lanean dena berdin jarraitzen du, oso jatorrak dira denak eta zenbait alditan elkarrekin egon gara plan bat egiteko, hala nola, bazkaltzera, karaokera edo minigolfera joateko, oso ondo pasatzen dugu haiekin. Bidali ziguten proiektua amaitzen ari gara eta oso pozik daude gure lanarekin. Pozten gaitu egiten ari garen lana gustatzen zaiela jakiteak, eta egunero 12:30ean “lunch” a egiten dugu denok batera bazkaltzeko.

Lagun asko egin ditugu, denak laguntzen, eta plan kontaezinak egin ditugu elkarrekin, eskiatzen, saskibaloiko eta futboleko partidak antolatzen, izotz gaineko hokei partida bat ikustera joan gara, pelikulak ikusten, mendi-ibiltaritza egiten, etxalde batera haiekin joan gara… egia esan, primeran pasatzen ari gara. Baita ere oso ederrak diren aurora borealak ikusi ditugu, mundu guztiak bizitzan behin ikusi behar duen zerbait da. Orain egun hauetan zailagoa da ikustea zeruak oskarbi eta erabat gauez egon behar duelako eta, egia esan, oraintxe bertan gau osoko ordu bakarra dago, gaueko 12etan argia dago eta goizeko 2:30etan eguzkia irteten hasten da egunak gero eta luzeagoak egiten.
Primeran pasatzen ari gara, bizitzan ahaztuko ez dugun esperientzia da.

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.