Euskaraz bizitzeko konpromezua ez da 11 egunetan amaitzen, 🟡👄👂 Txapa kentzen dugu… baina euskaraz jarraitzen dugu!
📅 Maiatzaren 15etik 25era ospatu da Euskaraldia 2025, eta Harrobia Ikastolak ere bat egin du ekimenarekin, hizkuntza-ohiturak astintzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.
Euskaraldia euskaraz ulertzen duten hiztunen ohiturak aldatzeko sortutako mugimendu sozial kolektiboa da. Entitate, norbanako eta komunitate gisa, ariketa hau baliatu dugu euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortzeko eta euskarari espazio berriak zabaltzeko.
🎥 Hemen ikus dezakezu Harrobian egindako ekimenaren laburpena:
👉 Harrobia Ikastolako Euskaraldia – Instagram bideoa
Eskerrik asko Harrobiako komunitate osoari parte hartzeagatik eta euskararen aldeko konpromisoa erakusteagatik.
#Euskaraldia2025 #EuskarazBizi #HarrobiaIkastola #TxapaBainaEzIsilik