Aupa Euskal Herria, Ibai, Illan eta Aner gara (3D ikasleak), hau izan da gure lehen erasmus astea Norbegian (Trondheim). Ezusteko txiki batzuekin iritsi ginen, baina ezin hobeto kokatu gara gure logeletan. Lehenengo egunak hiria ezagutzeko, beharrezkoa zena erosteko eta hobeto egokitzen lagundu diguten jende berria ezagutzeko izan dira. Hiria oso polita da eta hainbat leku bisitatu daitezke.
Hotza egiten du, baina datozen boladan ez da hain larria. Egun batean elurra ere egin zuen eta elurragaz gozatu ahal izan genuen. Aurora borealen bat ikusteko ilusioarekin jarraitzen dugu. Laborategiko kideak oso atseginak dira eta erraztasun asko eskaintzen dizkigute. Lantzen ari diren proiektua oso interesgarria da, dakigun guztia erakusteko eta gauza berriak ikasten jarraitzeko gogoa dugu. Oso eskertuta gaude aukera honengatik, eta hurrengo egunetan zer ekarriko diguten ikusteko gogoz gaude