Erasmuseko sentsazioak arraroak dira, hasieran ilusioz eta itxaropenez hartu genuen ideia. Uste genuen kontatu ziguten bezala izango zela, baina ez zen imajinatu genuen bezala. Oraingoz ez dugu Danimarkako inor ezagutu, ezta erasmusean dabilen beste inor ere. Baina ez da harritzekoa jakitea 5 egun bakarrik daramatzagula Danimarkan, eta ziurrenik jende gehiago ezagutuko dugula.
Gure enpresan lan egiten duten pertsonak, oso atseginak dira. Hiriak, museoak, jatetzeak…, erakutsi digute.
Egun hauetan ez dugu denbora askorik izan Danimarkako hainbat leku bisitatzeko. Egunotan egin duguna Aarhus, bere kale eta eraikin ezberdinak ikustea izan da. Baina, Aros izeneko museo bat bisitatu ahal izan dugu. Oso museo polita da, eta Aarhus osoaren ikuspegi ezin hobea du.