Gure marketineko 4 ikaslek esperientzia paregabea bizi izan dute Provider ekimenaren barruan Zenialabs eta Immersia enpresak ezagutzeko aukera izan dute, eta BIC Bizkaiko berrikuntza eraikinean garatzen ari diren proiektu aurreratuak lehen eskutik ikusi dituzte.
Gainera, bi tailer praktikoetan parte hartu dute, etorkizuneko fabrikaren hornitzaile bihurtzeko gakoak eskuratzeko!
Ekimen honek, gazteak teknologia berrietan eta negozio berritzaileetan inplikatzea du helburu, eta gure ikasleak motibazio eta ideiez beteta itzuli dira!
Eskerrik asko TKNIKA, Bizkaiko Foru aldundia eta Urrats bat gure ikasleei aukera paregabe hau emateagatik.