Abentura-parkeetako profesionaltasun-ziurtagiriaren lehehengo promozioa  

by | Abe. 17, 2024 | Ziurtagiri profesionalak

12 pertsonek amaitu dute Altuerako abentura-parkeetan jolas-jarduerak dinamizatzea profesionaltasun-ziurtagiriaren prestakuntza-prozesua, 4 hilabeteko prestakuntzaren ondoren.

Harrobia Lanbide Ikastolak Prestakuntza Zentro gisa akreditatu zuen bere burua ziurtagiri hori emateko, eta hau izan da prestakuntza-prozesua amaitu duen estatu osoko lehen promozioa. Prestakuntza hainbat Abentura Parketan izan da, indoor zein outdoor, Bizkaia Park Abentura eta Mendexa Abentura Park parkeak nabarmenduz.

Landutako edukiak honako hauek dira: erabiltzaileen harrera, jarraipena kudeatzea eta zirkuituetan laguntzea, bai eta erreskate- eta ebakuazio-teknikak ere. Lanbideren Plan Berezia denez, taldekako jarduerak eta erronkak dinamizatzeko prestakuntza-modulu bat ere izan du. Turismo aktiboak, eta, kasu honetan, abentura-parkeek, prestakuntza berri honekin, pertsona berriak izango dituzte beraien lanpostuak betetzeko.

Hain dinamikoa eta ingurune naturaleko jarduerekin lotua den sektore baterako prestakuntzen proposamenean sakontzen jarraitzen dugu, Aktiba eta Anetae enpresek ordezkatzen duten sektorearekin batera lan eginez. Gure erronka, prestakuntza enpresen beharretara hurbiltzea.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.
Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.