“Sare Ekintzaile” lehen topaketa izan genuen ikastolan. Bertan, gaur egun Urrats bat programan parte hartzen duten 11 enpresa/ideietatik 8k parte hartu zuten. Bi ordutako saioan esperientziak elkartrukatzeko, beldurrak, kezkak partekatzeko eta elkarlana sustatzeko erabili zuten, merezitako hamaiketakoarekin bukatuz.
Eskerrik asko espazio hau gurekin partekatzeagatik eta proposatzen duzuen bezala, topaketa gehiago egingo ditugu guztion artean sortu dugun sare honi indarra emateko.