Egokitze Fisikoko ikasleak dinamizatzaile lanetan

by | Api. 11, 2024 | Zikloak

Urtero bezala, “Egokitze Fisikoa” zikloko lehen mailako ikasleek ekimen bat egin dute Bilboko Maristak 160 haurrekin; ikastetxeen arteko loturak sendotzeko eta haurren ongizatea sustatzeko.

Bizitasun eta gogo biziz beteriko jardunaldian, Harrobia Ikastolako ikasleek Herri kirolak dinamizatzeko trebetasunak eta ezagutzak praktikan jarri dituzte Areatzako inguru enblematikoan. Jolas tradizionaletatik hasi eta egokitutako kirol jardueretaraino, une bakoitza jarduera fisikoa, laguntasuna eta aire librearen gozamena sustatzeko aukera izan dute.

Eskerrik asko Harrobiako ikasleekin kontaktuan jartzeagatik!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.