Harrobia Ikastolako “3D animazioa, bideo-jokoak eta ingurune elkarreragileak” goi mailako zikloan dauden bigarren mailako ikasleak, @pablo_pineiro_13 aktorearekin ari dira lanean, azken honek idatzi duen gidoi bat animazioko laburmetrai batera eramateko. Piñeiro-ren laburmetraiak, genero berdintasuna eta erantzunkizun emozioalak lantzen ditu, “Itsas Zalditxo” batzuen istorioa kontatuta.
Atzo, Pablo Piñeiro ikastolara etorri zen gure ikasleekin biltzera; orain arte egindakoa asko gustatu zaio eta beharrezkoak diren hobekuntzez eta estrategiei buruz hitzegin dute.
Gure ikasleek bi hilabete daramatzate lanean eta bide luzea geratzen zaie laburmetrai hau amaitzeko, baina 2024ren amaierarako prest eukitzea espero dute.