๐๐๐๐๐๐๐ ๐ข๐ค๐๐ฌ๐ฅ๐๐๐ง ๐ฏ๐ผ๐๐ด๐ฎ๐ฟ๐ฟ๐ฒ๐ป ๐ญ๐ฑ๐จ๐ฌ๐ญ๐๐ง๐; ๐จ๐ซ๐๐ข๐ง๐ ๐จ๐๐ง ๐๐ป๐ฒ๐ธ๐ผ ๐๐ฎ๐๐ฎ๐ฟ๐ผ๐ฟ๐ฒ๐ป ๐๐ฌ๐ฉ๐๐ซ๐ข๐๐ง๐ญ๐ณ๐ข๐, ๐๐ป๐ณ๐ผ๐ฟ๐บ๐ฎ๐๐ถ๐ธ๐ฎ๐ธ๐ผ ๐ข๐ค๐๐ฌ๐ฅ๐๐:
“Aste honetan aurrekoa baino zerbait gehiago egin dut, aurreko asteetan bezala jokoak eta driverrak eguneratu ditut. Aste honetako berrikuntza Windowsen MRT tresnarekin malware eskaneatzeak egitea izan da, eta ordenagailu zahar bat eman ziguten konpontzeko eta Windows 11 eta bulegotika hainbat aplikazio instalatzeko. Ordenagailu hori dendaren aurrealdean erabiliko da Interneten nabigatzeko eta dokumentuak inprimatzeko.
Ostiralean, eguraldi ona egiten zuenez, sofak terrazara atera eta pelikula bat ikusi genuen. Larunbat arratsaldean Irlandara etorri den Aitanaren ama ezagutzera nesken etxera joan nintzen.
Igandean etxe osoa garbitu genuen denon artean, zoru guztiak xurgatu genituen, komunak garbitu genituen eta galdaketa egin genuen denok. Batzuek sukaldea garbitu zuten, eta beste batzuek etxea txukuntzen jardun zuten.!”