Ikusentzunezko enpresa batek Discovery Max programarako epe luzerako grabatuko duten proiektu bat daukate esku artean eta honetarako 3D grafismo arloan teknika berritzaileak erabili nahi dituzte, baita artxiboen konbertsiorako workflow berriak ere. Horretarako, Rhinoceros programako 3D fitxategi digitalak Blenderra bihurtzeko momentuan, topologia geometrikoetan bihurtuak izan dira, lortutako fitxategi parametrikoak 3D animazioan erabil ahal izateko.
Honetaz gain, proiektu honetarako ingurune bolumetrikoak sortu dira, argia ur-ingurune batean behar bezala kokatzeko, baita soken simulazioak eta fluxu likidoetan sortutako mugimenduarekin lotutako hainbat dinamika ere garatuak izan dira.