Harrobia Ikastola ETHAZI ikaskuntza sistema eremu birtualean

by | Urr. 17, 2022 | Digitalizazioa eta Konektibitatea, Errealitate Birtuala, Areagotua, Fusionatua, Soluzio Disruptibo eta Berritzaileak

Aurten ere, Harrobia Ikastolako 2 irakasle ibiliko gara Tknikako “Eremu Birtualak” atalean, kaxu honetan, ETHAZI ikaskuntza sisteman Gela Interaktibo eta Inmertsiboentzat dituen aukerekin experimentatuz eta etorkizunean Euskal Herriko ikastetxe guztietan erabiliko diren hezkuntzaren erroak eraikiz.

Gela Interaktiboa:
Kolaboraziorako sortutako gela da. Ikasleak taldeka mahai interaktibo bat partekatzen dute, guztiz taktila dena. Bertan, informazioa landuz ezagutza sortzeko aukera dute ikasleek taldeka. Aldi berean gelako paretak interaktiboak dira eta talde mailan amankomunean ezagutzak lantzeko aukera dute. Paretak ere taktilak dira eta mahaietatik eta pareten arteko interakzio zuzena dago.
Gela Inmertsiboa:
VR teknologia erabilita 5 ikasle gela birtual berdinean aritzeko aukera ematen du. Fisikoki leku birtual berdinean egoteak ematen dituen abantailekin.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.