Ikasturteari hasiera emateko Harrobia Ikastolan orientazio saioak egin ditugu, erdi eta goi mailako ikasleekin.
Lehenengo mailan, ekintza ezberdinen bitartez, zeharkako konpetentziak, adimen anitzak eta ikasteko estiloak landu ditugu, besteak beste.
Bigarren mailan, helburua lortzeko xedearekin, talde lanaren eta koordinazioaren garrantzia azpimarratu nahi izan dugu.
Irudietan lortutako emaitzak ikus ditzakezue.
Lana, dibertsioa eta barre algarak!