Streaming-a gaur egungo merkatuan arrakasta profesionala lortzeko tresna eraginkorra bihurtu da, eta Harrobia Ikastola Marketing eta 3D zikloetako ikasleek teknologia berriak erabiliz nabarmentze profesionala lortzeko abantaila horiek bereganatzea du helburu. Horrela, Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu dugu BIME Pro streaming tailerra, Last Tour, Game Erauntsia eta Azkue Fundazioarekin elkarlanean.
Urriaren 29an, BIME Pro teknologia berriak sustatzen dituen ekitaldiaren barruan, streaming-a nola egin irakasteko tailerra eskaini genuen, euskaraz eta gazteek Interneten duten presentzia eta garrantzia azpimarratuz.
Tailerrean Yogurinha Borova, Harrobia Ikastolako ikasle ohia eta emakume drag artistaren esperientzia, sexualitatea, moda eta musika elkartzen dituen proiektu transmediaren inguruan hitz egin zuen. Yogurinha, inspirazio eredu bezala, gure ikasleentzat aukera paregabea izan da genero, sormena eta kulturartekotasunaren inguruan ikasteko.
Ikasleek aukera izan dute, halaber, Marketina eta Publizitatea eta 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloetan ikasi eta aritu diren proiektu berritzaileetan parte hartzeko.
