Irailaren amaieran, bigarren mailako ikasleek genero berdintasuna lantzeko lau ordutako formakuntza jaso zuten. Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon izan ziren, eta talde bakoitzaren neska eta mutilak sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria bezalako gaietan parte-hartzea sustatu zuten.
Egoera berriak aukera eman du pandemiaren aurretik erabilitako metodologia aktiboa eta kolaboratiboa berreskuratzeko, neurri handian behintzat. Formakuntza hau, ikasleek eguneroko bizitzan genero-estereotipoak identifikatzen eta desegiten lagunduko dien tresna eta ikuspegi kritikoa eskaintzen saiatzen da.
