Euskaraldiaren aurtengo ediziorako atontze-lanak egin genituen Harrobia ikastolaren instalazioetan. Lehenengo eta behin, 4 arigune izendatu eta beroriek identifikatzeko ikurrak jarri genituen; guneak Zuzendaritza, idazkaritza, orientatzailearen bulegoa eta irakasle gela izan ziren. Baita ere, ikastola osotik kartel informatiboak jarri genituen, jendea animatuz.
Euskaraldia 2020 Harrobia Ikastolan
