Iskander igeriketako ikasle ohiak Mantxako Kanala froga, itsasoko Everesta, egingo du

by | Ira. 14, 2020 | Uncategorized

Mantxako kanala distantzia luzeko igeriketako erronka handienetakoa da,  Ingalaterratik (Dover) Frantziara (Calais) neoprenozko jantzirik gabe igeri egitean datza. 8000 ahalegin baino gehiago egin dira eta 1652 pertsonak bakarrik lortu dute. Froga honi itsasoko Everesta deitzen diote. Iskander Sagarminaga Ateaga gure ikasle ohia froga hau egiteko aukeratua izan da.

Nahiz eta 34kmko izan lerro zuzenean, korronteak direla, eta 50km inguru egiten dira normalean. Ura 15-18 gradu inguruan egoten da eta igerilariek korronte handiekin, behelainoarekin eta olatu handiekin egiten dute topo. Zeharkaldiaren zati bat gauez egiten da eta marmokak aurkitzeko arrisku handia dago.

Froga burutzeko ezinbestekoa da hainbat agiri aurkeztea. Hoien artean 16 gradu azpiko uretan 6 ordu baino gehiago egon izana zihurtatzen duena, medikuaren osasun agiria eta itsasoko froga luzeetan parte hartu izanaren zerrenda.

Mantxako kanala zeharkatzeak 13 ordutik gorako iraupena izan dezake hori dela eta, beharrezkoa da ur hotzetara egokitzeko entrenamendua burutzea: neguan 10-12 gradutako uretan entrenatzea neopreno gabe eta itsasoan distantzia luzeko entrenamenduak egitea.

Azkenik, hauek dira Iskanderrek burututako itsas zeharkaldi luze batzuk:

  • 2019 / Bigswim, Cadaques – Roses 20km
  • 2019 / Batalla de Rande, Islas Cíes – San Simón. 27km
  • 2019 / Menorca Swim Marathon 25km
  • 2018 / Batalla de Rande, Islas Cíes – San Simón. 27km
  • 2018 / Ibiza UltraSwim, 27km
  • 2017 / Triple corona Illas Atlanticas, Salvora – Villagarcia de Arousa, 28km
  • 2016 / Ultraebre, 31km
  • 2016 / Menorca Swim Marathon 25km
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.
Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.