BIOOK gizarte-berrikuntza bultzatzea helburua duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da, horretarako herritarrek parte har dezaten eta ekoizpen zientifiko-kulturalaz goza dezaten ekosistemak sortzen ditu, biologiaren eta beste diziplina batzuen arteko mugak ezabatuz. Gainera, BIOOK Do It Yourself Biology (DIYbio) mugimenduan eta Herritarren Zientzian oinarritzen da. Gizarteak DIYBIO eta Herritar Zientziaren mugimendua ezagutzen hasi da, eta laborategi komunitario bat sortzea eskatzen du. Helburu horren bilakaeran, funtsezkoa da marketin- eta komunikazio-estrategia berritzaileak sortzea. TKGune programari esker arlo berri batean ditugun ezagutzak zabaltzeko aukera izan dugu.