Harrobian, Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, bat egin dugu aurtengo leloarekin: “KATERIK GABE, KATEAN”. Lelo honek bi ideia nagusi uztartzen ditu: alde batetik, emakumeek historian zehar pairatu dituzten mugak eta kateak apurtzeko beharra; eta bestetik, elkarrekin sortzen dugun berdintasunaren katearen indarra, komunitatearen babesarekin eta ahalduntzearekin eraikitzen dena.
Egun honek aukera ematen digu ikasleekin hausnartzeko, ikuspegi kritikoa lantzeko eta egunerokoan ematen diren desberdintasun eta estereotipoak identifikatzeko. Harrobian lanean jarraitzen dugu neska gazteen ahalduntzea, tratu onak eta indarkeria matxistaren prebentzioa hezkuntza-prozesuaren parte izan daitezen.
