Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoa sortu dute

by | Mar. 26, 2020 | Zikloak

Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoa sortu dute, umeentzako balioetan oinarritutako mahai-jokoa , BerdinGO! izenekoa. Harrobian erronken bitartez ikasten dutenez, taldeka eta modu praktikoan lan eginez aurrera eraman dute proiektu interesgarri hau. Egia esan, proiektu errealetan lan egiteak asko motibatzen ditu ikasleak eta lan mundura hurbiltzen die, beraz, ETHAZI eredua Publizitatea eta Marketina modu praktikoan ikasteko aukera paregabea ematen die.
Mahai-jokoaren helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da, hau da, jolasaren bitartez modu entretenigarrian barneratzea.

Mahai-jokoa 0tik egin dute ikasleek, hau da, lehen pausua kontsumitzaileen beharrak aztertzea izan da eta ondoren, behar hauei konponbidea bilatzea, jokoa garatuz.

Garapen luze baten ondoren esan beharra dago harro gaudela gure ikasleetaz mahai-jokoa salgai baitago.

Hemen BerdinGo! YouTube kanalean ikusi ahal dituzuen bideoak, holan guztiok jokatzen jakingo dugu.

Zorionak lanagatik! Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek BENETAZKO mahai jokoa sortu dute!!!!!!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.