Egunerokoan, oharkabean, hizkera sexista erabiltzeko arriskua dugu: batzuetan pentsatzeko tarterik hartzen ez dugulako, eta beste batzuetan, generorik markatu gabe adierazteko hitzik ez dugulako aurkitzen. Horregatik, beharrezkoa da komunikatzeko moduak ere berdintasunean oinarritzea, gure eguneroko praktikak ere ikuspegi horretan heziz.
Harrobian uste dugu hizkuntza ez dela soilik adierazteko tresna: errealitatea eraikitzeko modua ere bada. Horregatik, gure ikasleek eta komunitateak hizkera inklusiboagoa eta parekideagoa erabiltzeko dituzten baliabideak indartzen jarraitzen dugu.
Hemen dituzue euskaraz hizkera sexista ekiditeko aholkuak, modu praktiko eta errazean jasota, kontuan hartzeko eguneroko komunikazioan:
https://sites.google.com/b02txurdinaga.net/5-minutuko-ikastaroa/201920/66-ikastaroa
