Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua Sustatzeko Zuzendaritzak “Bizkaiker lan-demografiaren mapa” aurkezteko deia egin du eta han egon da Harrobiako orientatzailea. Teresa Laespada (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru-diputatua) eta Sara de la Rica (Iseak Fundazioko zuzendaria) ekitaldiaren aurkezpenaren arduradunak izan dira. 80 lagun baino gehiago elkartu gara Bizkaiker-Enpleguko Politika Aktiboen diseinu arrakastatsua kuantitatiboki eta kualitatiboki bultzatzen duen tresna berriaren aurkezpenean.