Marketina eta Publizitateko ikasleek Coca-Cola enpresaren merkaturatze prozesua ezagutu dute

by | Abe. 17, 2019 | Zikloak

Harrobia Ikastolako Marketina eta Publizitateko zikloko ikasleek Coca-Cola enpresako instalazioetara bisita egin dute. Bertan, Coca-Cola-ren merkaturatze prozesu guztia ezagutu dute: produktua nola sortu zen, produktuaren bilakaera, ekoizpena, produktua saltzeko erabiltzen duten komunikazio eta marketin estrategiak. Coca-Colak emozioak eta esperientziak transmititzen ditu bere publizitate-kanpainetan, hau da, marketin emozionala erabiltzen dute besteen artetik nabarmentzeko eta euren bezeroengana emozioen bitartez heltzeko. Laburbilduz, Coca-Cola zorionaren edaria da eta marketineko ikasleek lehen pertsonan ezagutu dute produktu honen lan prozesua.

Don´t Be DummyDon´t Be DummyDon´t Be DummyDon´t Be Dummy

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.