Harrobia Ikastolan Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Azaroaren 25a egun esanguratsua bada ere, gogorarazi nahi dugu berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako lana urteko 365 egunetakoa dela. Ikastolan, hezkidetzaren eta tratu onen aldeko jarrerak lantzen ditugu egunerokoan, ikasleek harreman osasuntsuak eraiki ditzaten eta estereotipoak gainditu ditzaten.
Prebentzioa, kontzientzia piztea eta errespetuan oinarritutako bizikidetza funtsezkoak direla uste dugu. Horregatik, Harrobiak aktiboki parte hartzen du sentsibilizazio ekintzetan, heziketa programetan eta ikasleen ahalduntzea sustatzen duten dinamika guztietan.
Informazio gehiago nahi duenak Emakunderen baliabideak kontsulta ditzake:
http://www.emakunde.euskadi.eus/indarkeria/-/indarkeria/
