Kirola, Informatika eta 3D zikloetako bigarren mailako ikasleek zikloen arteko erronka batean parte hartu dute, eta beren lana Beldur Barik lehiaketara aurkeztuko dute. Ekimena aukera paregabea izan da gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa, harreman osasuntsuen sustapena eta genero-ikuspegia lantzeko.
Helburu hori lortzeko, ikasleek irailetik urrira bitartean Urtxintxa Eskolak eta Bilbao Ekintzak emandako 7 ordutako sentsibilizazio-saioetan parte hartu dute. Saioetan genero berdintasuna eta hainbat gaitasun zeharkako landu dira: talde-lana, komunikazioa, ekimena eta ahalegina.
Hezkuntza Sailak —Tknikaren bidez— gaitasun teknikoak ez ezik balio sozial eta pertsonalak ere indartzera animatzen gaitu, eta Harrobian bide horretan lanean jarraitzen dugu. Proiektua ikusi nahi dutenek bideoen erreprodukzio-zerrenda hemen kontsulta dezakete:
https://www.youtube.com/playlist?list=PLbu-U10HprYzkSMdNXPvdOaWJZrGxvfnm
